Nor Nazen

sobre-mi-ibone

Epa! Ibone naz, unetxo bereziak argazkietan batuten dodaz… Argazkilaritzearen grazia da momentuak, edozein izanda be, berezi bihurtutea. Eta, hori da nire argazkiekaz adierazi gura dodana. Argi naturala atsegin dot beharrerako, momentu guztiak modu hunkigarri eta originalean antzemoten lagunduten dau eta. Horregaitik, ez nozue estudio batean topauko, naturak eskeintan deuskuzan leku miresgarrietan baino.

Denborea gelditu egiten da argazkiak ateraten nabilenean; hola ba, saio guztiak arrapaladan barik, patxadaz egiten dodaz. Argazkilaritzea sentiduteko modu hau atsegin badozu, jarri zaitez nigaz hartu-emonetan. Unetxo berezi hori zeuokaz alkarbanatuteko gogotsu egongo naz!