Bikien New Born Saioa Bizkaian
Alkar ezagutu, alkar sentitu amaren sabeletik… bizi izan dauenak baino eztaki zer dan sentimentuekaz ganezka dauen sumendi hori. Su garretan gogortutako burdina baino lotura sendoagoa izingo da eurena, betirako baino harago. Zure izatearen erdie beste alde batetik doala sentitzea ederra eta gordina da aldi berean. Maitasun garbie, gardena… Argazkiek zoragarriak direla esatea gitxi da…